XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Normalean nahikoa izaten da 9,80 m //sampsup2; balioa hartzea.

Grabitatea beti beherantz doala kontuan izanik, bere zeinua, abiadurarentzat arbitrarioki aukeratuaren arabera izango dugu kasu bakoitzean.

1.5.- HIGIDURA ZIRKULARRA.

Higidura kurbilineo desberdinen artean errazen estudia daitekeena zirkularra dugu.

Higidura honetan higikariak zirkuluak deskribatzen ditu puntu finko baten inguruan, ibilbidearen erradioa konstante delarik.

Higidura honen azterketarako bi magnitude-mota desberdin erabil ditzakegu: linealak eta angeluarrak, zeren eta higikariak s arku-luzera ibiltzen duen bitartean, bere posizio-bektorea angelua desplazatzen baita.

(Ikus 1.11. irudia).

Horregatik, edozein puntutan, ibilbide zirkularrarekiko tangente den abiadura linealaz eta azelerazio linealaz gainera, abiadura eta azelerazio angeluarrak ere defini ditzakegu.

a) Magnitude angeluarrak.

1.- Desplazamendu angeluarra (): Posizio-bektoreak edo berdina dena, ibilbidearen erradioak ibilitako angelua da.

neurtzeko Sistema Internazionalean erabiltzen den unitatea radiana (rad) da.

Honen definizioa hauxe dugu: Radiana, erradioaren distantzia berdina neurtzen duen arku-luzerari dagokion angelu zentrala da (ikus 1.11. irudia).

Definizio honen arabera, erraz erlazionatzen dira bi desplazamenduak, lineala (s) eta angeluarra (), zeren angelu baten radianak kalkulatzeko nahikoa izango baita s arku-luzera r erradioaz zatitzea; hau da: .

b) Jaitsiera: , (1) eta (2) konparatzerakoan zera betetzen da: eta denborak positiboak direnez gero: eta .